Gure bidea 1900. urtean hasi zen, Joxe Apeztegiak (Joxe Arotxa ezizenez ezagutuak) eta Hilaria Petitek, Doneztebeko erdialdean dagoen Merkatu kalean, janari eta bertze edozein motatako artikuluak saltzeko denda ireki zutenean.

 

Urte batzuk beranduago, beraien semea zen Bautista Apeztegiak dendaren ardura hartu zuen, baino denbora gutxira hil egin zen denda berriro ere eskuz aldatuz. Horrelabada, 1950 urtean Ignacio Apeztegiak, hildakoaren anaiak, jarraipena eman zion dendari. Ignacio dendako salgaien eskeintza aldatzen joan zen poliki poliki hauek metalaren mundura bideratuz. Hau dela eta denbora gutxian denda Apezteguia Burdindegia bezala ezagutzen hasi zen.

 

Ignaciok, laguntza behar zuela ikusita, bere seme zaharrena, Juan Ignacio, eta beranduxeago bere seme gazteena, Jose Antonio, dendan lanean jarri zituen.

Bi semeekin batera, 1993. urtean, denda lekuz aldatzea erabaki zuen: Doneztebeko alde zaharretik ibaiaren bertze aldean dagoen Elizagibela kalera. Garai honetan sortzen da Apezteguia Berria  S.A. empresa.

 

2008. bukaera aldera negozioa berriro lekuz aldatzen dute berriro, Leitzako Errepidean dagoen pabelloi berrira. Gaur egun dendak hor darrai. Denbora joan ahala, produktuen eskeintza handituz joan da, baino beti ere burdindegi munduarekin zerikusia duten produktuak izan dira nagusi.

 

Gure web orria bisitatzeagatik eskerrak ematen dizkizugu. Orri honetan eskuragarri dituzun produktuen zati txiki bat bertzerik ez duzu ikusi, horrela gure denda bixitatzera gonbidatzen zaitugu eta egin nahi dizkiguzun kontsulta guztiak gustura erantzungo dizkizugu.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 8:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 20:00etara. Larunbatak 8:00etatik 13:30etara.          Leitza errepidea, Doneztebe    l    948 450 994    l    info@apezteguiaberria.com